XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ekintzari buruz, konkret, oso ezberdinki jardun da ezker berria.

Berlin eta Paris ez dago berdintzerik, are gutxiago Paris eta Amerika-ko ezker berria, eta hoetako inor ere ez Praga-rekin.

Mendebaldeko ezker berriaz ezin esan leike ekintza propioa duenik ere.

Amerika-n Black Power-ekin bategin du; Erroma-n maoistekin eta trotzkistekin ederki konpondu zan; USA-ko trotzkistak (Isaac Deutscher, adibidez) ezker berriaren arerio amorratuenetakoak agertu dira; eta Alemania-n nahiz Frantzia-n, berekisa jardun behar izan du, gehienbat, nori lotu falta zalako.

Ots, beste opozizio radikalik ez zegoelako.

Berlin-en bertan ere ez zan posible izan hango Alderdi Komunistarekin (Berlin-go lurralde federalean ez zegoen debekaturik, Alemania Federal guztirako baimena eman aurretik ere) batasun benetakorik.

Orduan zebiltzan Alemania Federalean Alderdi Komunista legezkotzeko urratsak ematen, eta Berlin-go lagunek ez zuten baimen hau arriskatu nahi izan... Frantzia-n, ezker berriko zenbaiten iritzian behintzat, Waldeck Rochet-ek salbatu omen zuen De Gaulle!?.

Ezker berria bere multibersidadean batu duena, ta ukazioaren xistima bihurtzetik oraingoz libratu duena, itun edo aliantzen estrategia izan da.

Beltzen, Vietnam-go, prentsaren eta abarren prolemek zabaldu diote Unibersidadetik kalerako bidea.

Ezker berria opozizio radikalenari lotzen zaio beti, haren helburuak bere-gain hartzen ditu, eta opozizio honen barnean abangoardia bihurtzen saiatzen da.

Hortik oportunismo akusazioa.

Mogikortasun hortatixe CIA-ren infiltrazio ugaria ere.

50.000 dolar urteko ixurtzen omen zituen honek ezkertiar gazteen infiltrazio-zirrikituetatik.

Jan Haekkerup, jaiotzaz dinamarkar Ministro-semea ta International Union of Socialist Youth-eko sekretario orokorra, CIA-rekin harremanetan omen zegoen, eskandalo batek baztarreratu zuen arte.

Ezker-talde zenbaitek (Alemania-n SDS-ek) zaputz egin behar izan dio erakunde honi.

Agiri-agirian dago pluralismoa.